Lanbroa espero zen goizerako lautadan, eta zerua tarteka hodeitsu egotea, baina momentuz eguraldia ez da larregi zapuztu. Halere, arratsalderako hodei horiek ugarituko direla iragarri du Euskalmetek, estalita geratu arte. Euri txikiren bat izateko aukera ere egon daiteke, eta, egunaren azken partean, ekaitza izan daiteke ere. Haizeak hegoaldetik joko du, baina norabidea aldatuko du gau partean. Tenperaturak 8 eta 13 gradu artean kokatuko dira.
Asteazkenean, hodei horiek trinkotuko dira, eta zaparrada txikiak izateko aukera egongo da. Ipar-mendebaldeko haizea espero da. Tenperatura minimoak bere horretan mantenduko dira, baina maximoek behera egingo dute: 5 eta 10 gradu artean.
Ostegunean, zerua oso hodeitsua egongo dela iragarri dute, eta bezperako zaparrada txikiak errepikatuko dira. Haizeak iparraldetik joko du, eta tenperaturak bere horretan mantenduko dira, fresko: 6 eta 10 gradu artean.