Zerua estaltzen hasia da, asteburuan datorkigun eguraldi eskasaren seinale. Egunak aurrera egin ahala, hodeiak ugaritzen joango dira, oso estalita geratu arte. Izatekotan, gaurkorako euri txikia espero da, eta haizeak gogor joko du, hegoaldetik. Norabide horrek ahalbidetuko du tenperaturak txukun mantentzea: 11 eta 16 gradu artekoak espero dira.
Larunbatean, zeru hodeitsua mantenduko da, eta euria egingo du, batez ere goizean goiz eta gau partean. Hegoaldeko haizea mantenduko da, eta tenperaturak 13 eta 19 gradu artean kokatuko dira.
Igandean, berriz, euria egiteko aukerak handituko dira, eta haizea ere zakartuko da. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldeko osagaia hartuko du, eta termometroa bere horretan mantenduko da, 12 eta 19 gradu artean.