Kopenhageko Dune Messiah taldeak eskaini zuen azkeneko kontzertua Gasteizko Parral tabernan, 202oko otsailaren 25ean, pandemiak dena geldiarazi zuen arte, eta, etenaldi luzearen ostean, bueltan dira berriz ere astearteroko kontzertuak.
The Bröntes taldeak emango dio hasiera ekitaldi sortari, azaroaren 16an. 1995. urtearen amaieran elkartu zen Gasteizko hirukotea, eta hasieratik pop melodia eta rock zaina landu dituzten esparruetan ibili dira. Modak eta eszenak alde batera utzita, bere konposizioak ingurune malkartsu eta gitarrero batean mugitzen dira, beti melodia pertsonal eta adiktibo batean amaituta.
Ostean, azaroaren 23an, Villabonako Habi izango da hurrengoa Alde Zaharreko tabernako oholtzan; eta Red Iron Squad rock taldeak eskainiko du hilabeteko azkena, azaroaren 30an. Ohi bezala, asteartero izango dira Parral tabernako emanaldiak, doan, 20:30ean.