Goiz lanbroarekin eta hotzarekin hasi eguna, bereziki lautadan, baina gainerako lurraldean hasia da nabaritzen eguraldi dotorea mantenduko dela gaur, goizean batez ere. Horretan lagungarria izango da ere hego haizea, epeltasuna mantentzen lagunduko duena. Zenbaitetan, baina, haizeteak sor daitezke, giroa nahasiz. Hori bai, bihar baino hodei gehiago espero dira. Tenperaturen tartea 6 eta 16 gradu artekoa izango da.
Jai zubiari begira, ordea, aldaketa dator. Ostiralean hasiko dira hodeiak pilatzen, eta euria ere egin dezake. Alabaina, tenperaturak nahiko epel mantenduko dira, aurreko egunekin alderatuz bederen. Asteburuak aurrera egin ahala euria egiteko aukerak handituko dira. AEMET eta Euskalmet agentziak bat datoz: larunbat eguerdian baino ez da zerua baretuko. Hortaz, hori da aire zabaleko planak edo txakurrari paseo omenaldi horietako bat egiteko unerik hoberena. Gainerakoetan, eutsi euritakoari eta kapusaiari.