EGURALDIA

Menia mantenduko du zeruak, bi egunez bederen

Erredakzioa 2021ko urr. 27a, 07:34

Eguraldi ona izango da gaur eta etzi, batez ere arratsaldez, baina ostiralerako aldaketa dator, txarrerako.

Lanbroa izaten ari da egunotako protagonista, eta bihar ere horrela izango dela espero da. Gainerakoan, hodei gutxirekin geratuko da eguna, hego osagaiko haizearekin. Egunaren amaierarako haize hori indartsuago ibiliko da. 5 eta 19 gradu arteko tenperaturak egongo dira.

Bihar, hodei gutxi espero dira, eta haizea berdin mantenduko da, hegoaldetik; zenbaitetan, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoak jaitsiko dira, 6 eta 16 gradu arteko aldea espero baita.

Ostiralean, berriz, hodei gehiago espero dira, eta eguna aurrera joan ahala pilatzen joango dira. Arratsalde partean euria egin dezake. Haizea hegoaldetik mantenduko da, eta horregatik tenperaturak ez dira gehiegi jaitsiko. Are gehiago, minimoak dezente handituko dira: 11 eta 14 graduen bueltan ibiliko da termometroa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide