Lanbroak eta hodeiak dira gurekin, baina arratsalderako atertzera egongo duela iragarri du Euskalmetek. Eguzkia ikusiko da. Haizeak iparraldetik joko du gehienetan, baina aldakor ibiliko da. 6 eta 16 arteko tenperaturak espero dira.
Asteazkenerako, antzeko aurreikuspena, haizearen norabidean izan ezik: hegoaldetik joko du biharkoan. Gainerakoan, arratsaldean, eguzkia izango da. Tenperaturen tartea ere berdintsu ibiliko da, 7-19 gradu artean.
Ostegunean, goizean lanbroak agertuko dira ere, eta zerua hodei gutxirekin mantenduko da. Gauean hodeitza handitzen joango da, eta haizeak zakarrago joko du ere. Tenperaturetan ez da larregi igarriko: 7 eta 17 gradu artean mantenduko dira.