EGURALDIA

Arratsaldean hodeiak pilatuko dira

Erredakzioa 2021eko urriaren 25a

Pixkanaka tenperaturek hobera egingo dute asteak aurrera egin ahala, eta bihar eta etzi Eguzkia erraz ikusiko da. 

Hodei gutxirekin hasi da astelehena, hegoaldeko haizearekin, baina, arratsalde eta gau partean haizea ipar osagaikoa izatera pasako da, eta hodei horiek ugaritzen joango dira. 4 eta 16 gradu artekoa izango da tenperaturen tartea.

Bihar, eguna lanbroarekin hasiko da, eta haizea aldakor arituko da, iparreko osagaia nagusituko delarik. Arratsalde eguzkitsua espero da. Tenperatura minimok pixkat leunduko dira, eta 8 gradutan kokatuko dira. Maximoek, berriz. 15 gradutara irits daitezke.

Asteazkenerako, antzeko iragarpena: goizeko lanbroen ondoren, arratsalde eguzkitsua iragarri dute, hegoaldeko haizearekin. Tenperaturek hobera egingo dute, 7-18 gradu artean mantenduta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago