Hodei ugarirekin eta euriarekin esnatu da ostirala, baina arratsalde partean gauzak hobetuko direlakoan dago Euskalmet. Ordurako, ostarte batzuk zabalduko dira. Iparretik joko du haizeak, motel. Tenperaturei dagokienez, 5 eta 14 gradu artekoak espero dira.
Larunbat goizerako, lanbroa espero da, baina, gainerakoan, Eguzkia ikusi ahalko da. Haizea bere horretan mantenduko da, iparraldetik. Gaur baino hotz pixkat gehiago egin dezake, batez ere goizean: 3 eta 15 gradu arteko aldea egongo da tenperaturetan.
Igandean, antzeko iragarpena: behin goizeko lanbroak altxatuta, eguzkitsu. Haizea ere, iparraldetik, eta tenperaturak, berdintsu: 3 eta 15 gradu artean ibiliko da termometroa.