EGURALDIA

Hotza hasia da nabaritzen

Erredakzioa 2021eko urriaren 21a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira hemendik asteburura bitartean. Tenperaturen jaitsiera izango da nabarmenena. 

Hodeitsu esnatu da eguna, eta hala mantenduko da. Euri txikiren bat bota dezakeela ere iragarri du Euskalmetek. Iparraldeko haizea izango da, eta tenperaturan nabarmen jaitsiko dira, batez ere egunaren lehen partean. 6 eta 15 gradu artekoak izatea espero da.

Biharko, antzeko giroa, goizean bederen. Hodeiak egongo dira, noizean behin, euriren bat botatzeko aukerekin. Arratsalderako, baina, giroak hobera joko du, eta ostarteak zabalduko dira. Ipar osagaiko haizea egongo da. 4 eta 12 gradu arteko tenperaturak espero dira, beti ere, Gasteiz erreferentziatzat hartuta. 

Larunbatean, goizean goiz lanbroak espero dira, eta, ondoren, hodei batzuk mantenduko dira. Gainerakoan, egun eguzkitsua izango da. Hotza espero da eguzkia ez dagoenean. Minimoak gradu batean kokatu dituzte; maximoak, 15 gradutan. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago