EGURALDIA

Tenperaturek nabarmen behera egingo dute

Erredakzioa 2021ko urr. 20a, 07:32

Eguna epel mantenduko da gaur, baina ostegun eta ostiralean giroa dezente freskatuko da.

Hodei batzuekin baina oskarbi mantenduko da eguna, lehen partean bederen. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, hodeiak nagusitzen joango dira. Haizea indartsu ibiliko gaur, hegoaldetik. Gau partean, ipar osagaia hartuko du. Tenperaturak 14 eta 24 graduren bueltan ibiliko dira. 

Ostegunean hodei horiek are gehiago ugalduko dira, eta euria botako duela duela uste du Euskalmetek. Haizeak iparraldetik edo ipar-mendebaldetik joko du. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, 8 eta 14 gradu artean kokatuta. 

Ostirala ere hodeitsu esnatuko da; batez ere goizez egongo da euri txikiren bat egiteko aukera gehien. Arratsaldean ostarteak agertzen joango dira. Haizean, ipar osagaia mantenduko da, eta tenperaturek are gehiago jaitsiko dira: 3 eta 11 gradu artean egongo dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide