Bideo-gida

Nola parte hartu Arabako bideo-kopla lehiaketan?

14 urte arteko gazteek bideo bidez beraien sormena erakusteko aukera izango dute Arabako bideo-kopla lehiaketan.

Taldeka elkartuta, bakoitzak nahi duen estilo eta formatuan egin dezake bideoa. Baldintza bakarra proposatutako gaiari erantzutea izango da:

BIHURRIKERIAK

Bideoak bidaltzeko azken eguna azaroaren 19a izango da, eta jasotzen ditugun kopla guztiak ALEAren webgunean izango dira ikusgai. Jasotako bideo guztiekin lehiaketa abiaraziko dugu, eta jendeak boto emateko aukera izango du, webgunean bertan.

Parte hartu nahi al duzu? Grabatu zure bideoa, eta prest duzunean, jarraian adierazitako galdetegiaren bitartez bidali.

Ez galdu aukera, sari ederrak irabazteko aukera izango duzu eta!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide