Egunotako eguzkia mantenduko da gaur ere, giro dotorea utzita. Haizeak ere lagunduko du eguna borobiltzen, Hegoaldetik joko baitu. Tenperaturak 12 eta 23 gradu artean mantenduko dira. Hortaz, agian atzoko ilunabar txukunak errepikatzeko aukera egongo da gaurkoan. Beroarekin arriskuak ager daitezke ere: abisu horia eman du meteorologia agentziak, baso suteen arriskuagatik.
Bihar, baina, hodei batzuk sartuko dira, baina ostarteak mantenduko dira ere. Gau parterako haizea iparraldera aldatzen joango da, eta behe hodeiak ugarituko dira, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Tenperaturak are goxoagoak izango dira, 16 eta 24 gradu artean kokatuta.
Ostegunerako, aldaketa etorriko da, eta hodeiak nagusituko dira. Euri txikiren bat botatzeko arriskua aipatu du Euskalmetek. Tenperaturetan ere igarriko da aldaketa: 8 gradutako minimoak, eta 16 gradutako maximoak.