EGURALDIA

Tenperaturek gora egingo dute

Erredakzioa 2021eko urriaren 18a

Goizetako lanbroen ondoren, zerua oskarbi mantenduko da, hodei batzuekin. Astearen erdirako, baina, hodeiak etorriko dira. 

Ohi bezala, goiz lanbroarekin hasiko da eguna, eta, tarteka, zerua hodeitsu egon daiteke, erdi edo goi mailako hodeiekin. Dena dela, gehienetan zerua oskarbi egongo da. Haizeak hegoaldetik joko du. Tenperatura minimoak 9 graduren bueltan ibiliko dira, eta 20 gradutara irits daitezke. 

Bihar, antzeko patroia espero da. Goizean goiz lanbroak, eta hodei gutxi. Haizea hego osagaikoa izango da, zenbaitetan, bolada gogorrekin. Tenperaturak dezente igoko dira: 13 graduko minimoak izango dira, eta termometroa 22 gradutaraino igo daiteke. 

Asteazkenean, goizetako lanbroen ostean, zerua partez hodeitsu agertuko da. Egunak aurrera egin ahala hodei horiek ugarituko dira, eta gau parterako erabat estalita egongo dela iragarri du Euskalmetek. Euri txikiren bat eta guzti bota lezake. Haizea ere zakartuko omen da, baina tenperaturak nahiko epel mantenduko dira: 13-13 gradu arteko aldeak iragarri dituzte. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago