Emakumeek Erdi Aroan izan zuten presentzia ikertu eta azaleratu ditu Mellenek azken urteotan, eta, orain, atera dituen ondorioak Tierra de damas Las mujeres que construyeron el románico en el País Vasco izeneko liburuan bildu ditu.
"Bertan, historia idatzi ohi dugun moduaren inguran hausnartzen dut; emakumeak kontakizun historikoan nahita ezkutatu izan dira, baina horiek aintzat hartzen ditugunean interpretazio berriak azalerazten dira", azaldu du egileak, sare sozialen bitartez.
Genero ikuspegia aintzat hartuta, euskal erromanikoaren interpretazio berria egin du egileak. Besteak beste, emakume nobleek elizen eraikuntzan izan zuten rola aztertu du; baina ikonografiari ere erreparatu dio, interpretazio berriak eskainiz. Adibidez, orain arte erromaniko "erotikoa edo lizuna" deitu izan den fenomenoa aztertu du, eta horren atzean dagoen "begirada matxista" salatu. Egileak babestu du irudi horietako asko ugalkortasunari lotuak daudela.
Besteak beste, Estibaliz, Tuesta edo Alaitzako tenpluei erreparatu die, baina azterketa Euskal Herriko beste zenbait tenplutan egin du ere.