Lanbroekin hasiko da eguna, baina Eguzkia ikusi ahal izango da ondoren, tarteka erdi mailako hodeiak agertu badaitezke ere. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da egunaren hasieran, baina, arratsalde partean, iparretik joko du. Tenperaturen tartea 7 eta 19 gradu artekoa izango da.
Larunbatean, berriz, oskarbi egongo da, baina ez erabat: hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, Euskalmeten arabera. Eguerditik aurrera haizeak joko du, iparraldetik. Tenperaturen tartea antzekoa izango da, maximoek zerbait jaitsiko badira ere: 7 eta 17 gradu artean ibiliko da.
Iganderako, berriz, antzeko menua iragarri dute: goiz lanbroak, ostarteak eta hodei batzuk. Hegoaldetik joko du haizeak, bolada gogor batzuekin. Aldaketa askorik ez tenperaturetan: 7 eta 20 gradu artean, Gasteiz erreferentzia hartuta.