Giro eguzkitsua izango dugu gaur, behin goizetako lainoak altxatuta. Haizeak hegoaldetik joko du, baina, halere, horrek ez du ekidingo egunaren hasiera eta amaiera zinez hotzak izatea. 3-19 arteko tenperaturak espero dira.
Bihar tenperatura moderatuagoa izango dugula dio Euskalmetek: 7 eta 19 gradu artekoa. Hodeiren bat egon liteke, baina eguzkitsua izango da ostirala ere. Egunaren bigarren partean iparraldetik joko du haizeak.
Larunbaterako, berriz, hodeiak etorriko omen dira, baina, halere, oskarbi mantenduko da gehienean. Norabide aldakorreko haize ahula ere iragarri dute, tarte bizi batzuekin. 8 eta 17 gradu artekoa espero da termometroa.