EGURALDIA

Giro eguzkitsua mantenduko da

Erredakzioa 2021eko urriaren 13a

Egun fresko baina dotoreak iragarri ditu Euskalmetek

Ohikoak izan dira azken egunetan goizetako lanbroak, eta hala mantenduko da egoera aste osoan. Horiek altxatzean, berriz, eguzkia. Haizeak giroa freskatuko du, eta ipar-ekialdetik joko du. Tenperatura tartea 4 eta 16 gradu artean kokatu du Euskalmetek.  

Biharko, berriz, antzeko egoera iragarri dute. Lanbroa eta, ondoren, eguzkia. Alabaina, haizeak hegoaldetik joko du. Tenperaturetan alde nabarmena egongo da egunean zehar. Izan ere, minimoak 3 gradutan kokatu dituzte, eta maximoak 20 gradura arte igoko dira. 

Ostiralean, egunak antzeko ibilbidea egingo du. Asteburuaren atarian hodei batzuk sartuko dira. Goizean, haizea hegoaldetik etorriko da, baina arratsalde partean ipar osagaia hartuko du. Termometroa 8 eta 20 gradu artean ibiliko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago