Antzeko patroia errepikatuko da datozen egunotan: fresko goizean goiz, lanbroarekin, baina pixkanaka Eguzkiak eguna berotuko du. Eguraldi hau iragarri du Euskalmetek bai gaurko zein biharko. Bi egunotan haizeak iparretik joko du, eta norabide berdinean mantenduko da. Tenperaturetan ere, antzekoak izango dira astelehena eta asteartea. 5-18 gradu arteko tenperaturak espero dira Gasteizen gaurko, eta 5-17 biharko.
Asteazkenean, hodeiren bat ager daiteke, baina egun hori ere eguzkitsua izango dela iragarri dute, behin goizeko lanbroa desagertuta bederen. Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik espero, maximoek zertxobait behera joko duten arren. Gehienez, 16 gradu izango dira, beti ere, Gasteiz erreferentziatzat hartuta.
Asteak aurrera joan ahala maximoak pixkanaka igoko dira, eta, Eguzkiari esker, datorren asteburuan are tenperatura goxoagoak disfrutatzeko parada izango dugula uste du meteorologia agentziak.