Gaur, ostirala, 22:00etatik 22:30era deitu dute itzalaldi elektrikoa, argindarraren prezioaren etengabeko gorakadaren aurka protestatzeko. Hain justu ere, ordu erdi horretan, argi guztiak itzali eta kazola jotzeak egiteko eskatu du EH Bilduk.
Euskal Herriko deialdiarekin bat egin dute ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek, eta Gasteizen lapiko-protesta deitu dute 22:00etan Faroloian, San Frantzisko eta San Bizente aldapen artean. Bestalde, Katalunian eta Galizian ere deialdi bera egin dute ERC, BNG, Junts eta CUPek.
Azken bi urteotan ia seikoiztu egin da argiaren prezioa. Atzo, osteguna, marka guztiak ezarri zituen: batez beste, 288,53 euro orduko megawatt bakoitzeko (MWh); asteazkenean baino %26 gehiago. Eguneko tarterik garestienean, 20:00etatik 21:00etara bitartean, MWh-k 319 euro gainditu zituen.
Hemen duzue elektrizitatearen iruzurra azaltzen duen bideoa; orain ere azpitituluekin, pertsona gorrek ere edukia eskuragarri izateko.
— Mikel Otero (@otero_mikel) October 8, 2021
Gaur, 22:00etan, #DeskonektatuElektriketatik. pic.twitter.com/l5mMNAyItL