EGURALDIA

Jartzekotan, utzi eguzki krema arratsaldetarako

Erredakzioa 2021ko urr. 6a, 07:51

Hodei batzurekin esnatu da hiriburua. ALEA

Datozen egunetan hodeiak eta Eguzkia tartekatuko dira, azken hau batez ere arratsalde partean ikusiko den arren. 

Hodei batzuekin hasi da eguna, baina arratsalde partean guztiz atertzera egingo duela iragarri du Euskalmetek. Haizeak iparretik joko du, baina ez du hotz gehiegirik eragingo. Izan ere, tenperatura tartea 8-15 gradu artean ibiliko da. 

Ostegunean ere, antzera ibiliko da eguraldia. Hodeiekin hasiko da eguna, baina arratsalde eguzkitsua espero da. Haizea ere, bere horretan, iparretik. Tenperaturetan igarriko da aldaketarik handiena, bai goitik zein behetik. 5 eta 19 gradu arteko aldea izango da.

Ostiral goizerako lanbroa iragarri dute, baina, gainerakoan, dotore jantzita etorriko da asteburuaren atarikoa, Eguzkia eta guzti. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira, 7-18 gradu artean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago