Lautadako ALEA

Komunikazioaren indarra

Nerea Nacenta 2021ko urr. 6a, 14:00

Arg: Alea

"Garai bateko postu batek kontatu zien gazteenei noizbait gerra edo izurrite mingarrien ondorioz, ez zirela kanpora atera"

Bazen behin egurrezko postu eder bat. Aguraingo urteko azokan erabiltzeko propio eraikia. Urteko gainerako egunak biltegi batean ematen zituen, antzeko funtzioa betetzen zuten beste postu batzuekin batera. Gazteena zen, herriko azoka bat baino ez zuen bizi izan, eta primeran pasatu zuen egun hartan.

Uda amaitzen ari zen, eta bere galarik onenak jantzi, aire zabalera irten, bere burua erakutsi eta bere onena emateko irrikaz zegoen.

Egunak aurrera zihoazen, eta biltegiko atea ez zen irekitzen.

Aguraingo kaleetan, isiltasun bitxia sentitzen zen.

Garai bateko postu batek kontatu zien gazteenei noizbait gerra edo izurrite mingarrien ondorioz, ez zirela kanpora atera.

Hori entzutean, gure protagonista larritu egin zen eta isilik jarraitu zuen. Zain, gero eta estuago biltegiko atea itxita zegoela ikustean.

Gainerako postuak elkarren artean hizketan hasi ziren, berriketan eta azokan zeudenaren itxurak egiten. Bazirudien dibertitzen ari zirela. Bera, gero eta tristeago eta isilago zegoen bitartean.

Bapatean:

- Krak! Klaska bat entzun zen. Gure protagonista tentsioaren ondorioz, pitzatu egin zen!

Berriro:

- Krak! Eta jarraian

- Ai! Ai! Azkenean, postu eder hark ahotsa zabaldu zuen.

Besteak jakin-minez hizketan hasi zitzaizkion, eta hark bere galderei erantzun zien. Besteen jolasean eta elkarrizketan parte hartzen hasi zen. Dibertigarria eta aberasgarria iruditzen zitzaion. Primeran pasatzen ari zen!

Ordutik aurrera, postu koloretsuak , azoka egunak eta biltegiko egunak gozatu zituen.

Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Aguraingo plazan...

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago