Xabier Agirre preso gasteiztarrak baldintzapeko askatasuna lortu du

Erredakzioa 2021ko urr. 6a, 13:20

Aurreko zigor bat amaituta, 2013an Xabier Agirreri egindako harrera. / Argazkia: NAIZ.info

Urte eta erdi hirugarren graduan eman ostean, Xabier Agirre euskal preso gasteiztarra baldintzapean aske gelditu da, sei urteko espetxe zigorra beteta.

Etxerat Elkarteak jakitera eman duenez, Xabier Agirre Ibañez preso gasteiztarrak baldintzapeko askatasuna lortu du, sei urteko zigorra bete ondoren.

2011ko urrian Belgikan atxilotu zuten Agirre, Ventura Tome errefuxiatuarekin batera, sabotaje ekintza batekin lotutako zigorra betearazteko. Urte horretako abenduan, Bruselako epaitegi batek argi berdea eman zion estradizioari, eta Espainiako Estatura bidali zuten.

2013an aske gelditu zen, baina 2016an berriro espetxeratu zuten, talde armatuko kide izatea egotzita Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra betearazteko. 2020ko apiriletik zegoen hirugarren graduan, eta duela urtebete inguru zigorraren hiru laurdenak bete zituen. Orain, azkenik, baldintzapeko askatasuna lortu du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago