Zaparrada txikiak egongo dira gaur, eta zerua hodeitsu mantenduko da. Iparretik joko du haizeak, eta horrek giroa freskoa mantentzen ahalbidetuko du. Arratsaldean, gainera, are indartsu joko du. Tenperaturek zertxobait behera egingo dute: 10-17 gradu artekoak izango dira, Gasteiz erreferentzia hartuta.
Bihar goizean hodeiak mantenduko dira, baina arratsalderako zerua garbitzen joango da. Haizea bere horretan mantenduko da, iparraldetik goizean, arratsaldean ipar-ekialde osagaikoa izango bada ere. Minimoak jaitsiko dira, 7 gradutik hasita, eta gehienez 14 gradura arte igota.
Ostegunean, goizean lanbroa agertuko da, baina, oro har, atertzera joko du egunak. Eguzkia iragarri du Euskalmetek. Ipar haizeak batez ere arratsaldean joko du. Adi gau partean, gutxieneko tenperatura 4 graduren bueltan ibiliko baita. Eguzkiaren presentzia maximoetan igarriko da, 18 gradura arte joan daiteke eta.