'Piztu telebista!' saiorako partaide bila dabil ETB1

Erredakzioa 2021ko urr. 1a, 14:35

'Googlebox' programa. / Googlebox

Lagun arabar eta euskaldunak behar dituzte programa berrirako; zortzi grabaketa izango dira.

Piztu telebista! saio berrirako partaide bila dabil ETB1. Lagunak, bikotekideak, senideak... beren etxeetako sofan astean zehar emititu diren telebistako programak ikusi eta horien inguruko erreakzioak grabatuko dituzte programa berrian.

Jende arabarra eta euskalduna behar dute, Prime Time ekoiztetxetik nabarmendu dutenez. Taldean gutxienez bi pertsona behar dira eta gehienez ere lau. "Jende saltseroa eta txispaduna bilatzen dugu. Grabaturiko programa bakoitzeko 500 euro ordainduko dira talde bakoitzari eta 8 grabaketa izango dira printzipioz". Lotura honetan programaren bertsio ingelesa ikus daiteke.

Urriaren 7an, ostegunean, hasiko dira lehen grabaketarekin eta urriaren 4 eta 5 inguruan kasting txiki bat egingo diete animatzen direnei. Interesa dutenek ptm@primetimem.com helbidean edota 944-233 302 telefonoan izango dituzte argibide guztiak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago