Bideoklipa

'Kresala' singlearen bideoklipa aurkeztu du Giantek, bigarren albumaren atarian

Erredakzioa 2021ko urr. 1a, 13:00

Giante musika talde gasteiztarrak Kresala singlearen bideoklipa estreinatu berri du, urriaren 7an argitaratuko duen Hamaika bigarren diskoaren aurrerapen gisa.

Bonberenea Ekintzak zigiluaren eskutik, Karlos Osinagak grabatu du lana, Bonberenea estudioan. Euskarazko post hardcore doinuak eskainiko ditu Hamaika diskoak, This Is Fine debutaren jarraipen gisa.

Kresala singlearen bideoklipa Mikel Escalerak ekoiztu du. Kantu horrek Zaldibarko zabortegiko hondamendia du hizpide. 2020. urtearen hasieran, zabortegia eraitsi zen eta bi langile hil ziren hondakinek harrapatuta.

Urriaren 15ean, Jimmy Jazz aretoan aurkeztuko dute disko berria, Losado taldearekin batera, Cosmic Sessions egitasmoaren V. edizioan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide