Zerua hodei gutxirekin edo oskarbia iragarri dute gaurkorako. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, gau parterako aldakorra izango den arren. Ordu horietan ere mendebaldetik hodeiak sartuko dira, eta oso hodeitsu geratuko omen da.
Larunbatean, goiz lanbroak iragarri dituzte. Bezperan sartutako hodei horiek geratuko dira, eta zerua hodeitsu mantenduko da. Goizean haize bizia ibiliko da, hegoaldetik. Arratsalde eta gau partean, haizeak are zakarrago joko du, fenomeno hori aiseago eman ohi den tokietan bederen.
Iganderako, berriz, antzeko giroa, baina pixkat okerrera. Hodeiek zeru osoa hartuko dute, eta euria egingo du. Haizeak gogor joko duela uste du Euskalmetek. Eguraldi eskasarekin batera, tenperaturek ere behera egingo dute.