Iannis Xenakisek 50eko hamarkadan Metastasia izeneko musika pieza konposatu zuen, berak "musika estokastikoa" bezala definitzen zuena. Printzipio matematikoetan oinarriturik, instrumentu ezberdinek besteak ez bezalako zati indibidualak jotzen zituzten bitartean, multzoa harmonia bakar batean elkartzen zen.
Oraingoan, portzelanaz eta gresez egindako eskulturekin eta burdinazko egitura batekin, Ines Gonzalez de Zarate artista gasteiztarrak Metastasia aurkeztu du. Instalazio hori Iannis Xenakis konpositorearen eta Le Corbusier arkitektoaren polifonian oinarritzen da Philips pabiloian, 1958ko Bruselako Erakusketa Unibertsalerako egindakoa.
Musika estokastikoaren premisen pean, Brenan Duartek musika elektroakustikoko pieza bat konposatu du, material berdinak sortutako soinu ezberdinak lortuz: portzelana, bere ikaskide artistikoak obra egiteko erabili duen bera. Horren ondorioz, eskulturez, konposizio elektroakustikoaz eta Elena Menoren bideo-sorkuntzaz osatutako lan bakarraz gozatzeko aukera izango da Artgian.
Erakusketaren osagarri gisa, bisita gidatuak egingo dira egun desberdinetan: ostegunean, hilaren 7an, 19:00etan, eta larunbatean, hilaren 16an, 12:00etan. Helburua artista bakoitzaren ibilbide artistikoa errepasatzea da, Metastasi erakusketan aurkeztutako diziplinekin lotuta. Halaber, urriaren 22an, ostirala, Judy taldeak (Gasteiz) kontzertua eskainiko du.