Oro har, oskarbi egongo da zerua, behin goizeko lanbroak altxatzen direnean. Goizez hodeitsu mantenduko da giroa, baina eguna aurrera joan ahala gutxituz joango dira. Haize ahula izango da, ipar osagaikoa. 9 eta 20 gradu arteko tenperaturak espero ditu Euskalmetek.
Bihar, urriko lehen eguna oskarbi mantenduko delakoan dago meteorologia agentzia. Ohi bezala, goizez lanbroak agertuko dira ere. Eguzkiaren eragina tenperatura maximoetan igarriko da: 22 gradura irits daitezke.
Larunbatean, eguna oskarbi mantenduko da ere, baina gauean hodeiak ugarituko dira. Haizea zertxobait zakartuko da, bolada gogorrekin. Antzera ibiliko da termometroa: 10 eta 21 gradu artean.