Hodei gutxi espero dira gaurkorako. Gainera, biharko eta etzirako zeru oskarbiak iragarri ditu Euskalmetek. Gaur iparraldeko haizea egongo da, eta tenperaturen tartea 8 eta 17 gradu artean mantenduko da.
Bihar, berriz, hodeitsu esnatuko da osteguna, baina eguna aurrera joan ahala hodei horiek desagertuz joango dira. Haizea antzera mantenduko da, ipar-ekialdetik. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik espero: 8 eta 20 gradu artean mantenduko dira.
Ostiralean, behin goizeko lehen lainoak igarota, erdi mailako eta goi mailako hodeiak izango dira. Haizea hego osagaiarekin hasiko da jotzen, orduekin iparraldeko osagaia hartuko duen arren. Tenperaturak, Gasteizen, 10 eta 20 gradu artean egongo dira.