Ostegunetik aurrera, Montehermoso kulturuneak Saharari begira argazki erakusketa hartuko du; Gervasio Sanchez kazetari grafiko ospetsuaren lana. Erakusketa honetan, 2016an Tindufeko eta Mendebaldeko Saharako errefuxiatu-eremuetan ateratako hogeita hamar argazki eta ikus-entzunezko bat aurkezten dizkigu.
Munduko hainbat lurraldetan aritu da prentsa-argazkilari, eta bertatik bertara bizi izan ditu guda eta istiluak. Oraingoan, errefuxiatu-eremuetako egunerokoa islatzen du argazkietan. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik hona pertsonen kontrako minen biktimen izan diren senitartekoen erretratuak edo heziketa bereziko zentroko haurren erretratuak dira.
Urriaren 7an, kazetariak berak bisita gidatua egingo du erakusketan. Doan izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da Montehermoso kulturunean edo 945-161830 telefonora deitu. Erakusketa urriaren 24ra arte izango da ikusgai.