Arratsalde aldera zaparrada txiki edo ertainak bota ditzake. Haizea ahul ibiliko da, eta norabide aldakorra izango du; eguna aurrera joan ahala, iparraldera egingo du. Gasteiz inguruan 10 graduko minimoak espero dira, eta 20 graduko maximoak.
Asteazkenean, zerbait freskatuko du: 8 graduko minimoak espero dira, eta gehienez 17 gradura igoko dira. Zerua hodeitsu mantenduko da, eta ipar haizea nagusi izango da.
Ostegun goizerako lanbroa iragarri dute. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, baina orduak pasa ahala desagertuko dira, eta ostarte handiagoak egongo dira. Haizea ahul ibiliko da, ipar-ekialdetik. Tenperaturak zertxobait igoko dira: 9-20 gradu artean egongo dira.