Astelehena hodeitsu hasiko da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Ostarte batzuk ere zabal litezke goizean. Hego haizea ibiliko da goizean goiz, baina gero mendebaldera edo ipar-mendebaldera joko du. Batez ere mendietan bolada gogorrak espero dituzte. Eguerdian hodeiak trinkotuko dira. Tenperaturen tartea 11 eta 18 gradu artean egongo da Gasteiz inguruan.
Asteartean, berriz, iparraldetik joko du haizeak, batez ere arratsaldean. Noizbehinka euria egongo duela espero du Euskalmetek; zerua hodeitsu mantenduko da. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik espero: 11-17 gradu artekoa espero dute.
Asteazkenerako, berriz, hodeiak gutxituko direla espero da. Tenperatura minimoak, baina, jaitsiera handia izango du: 7 graduren bueltan ibiliko da.