Irakurketa Erraza lantzeko tailerra antolatu du GEU elkarteak

Erredakzioa 2021ko ira. 24a, 16:58

'Txernobil txiki bat etxe bakoitzean' liburua izango da lehendabizikoa. / Irakurketa Erraza

Bi astero, urriaren 5etik aurrera, taldean liburuaren atal bat landuko dute

Irakurketarekin gozatzeko eta trebetasuna lortzeko, Irakurketa Erraza tailerra antolatu du GEU elkarteak. Tailer honetan liburu bat sei saio desberdinetan irakurri eta aztertuko dute. Dinamizatzaile baten laguntzarekin, bi astero taldeak liburuaren atal baten inguruan egingo du hausnarketa.

"Euskaraz irakurtzen gozatzea da helburua, eta irakurtzen den hori euskaraz komentatzeko eremua sortzea", azaldu dute antolatzaileek. Istorioa, pertsonaiak, idazlea, testuingurua eta bestelakoak landu bitartean, euskarazko irakurketa prozesuan laguntzea da tailerraren helburua. 

Hautatutako lehenengo irakurketa Ander Izagirreren Txernobil txiki bat etxe bakoitzean liburua izango da. Saioak Ignacio Aldekoa kultura etxean izango dira, 18:30ean hurrengo datetan: urriak 5, urriak 19, azaroak 2, azaroak 16, azaroak 30, abenduak 14.

Parte hartzea doakoa da, baina izen ematea beharrezkoa da aforoen kontrola egiteko. GEU elkarteko web gunean zabaldu duten galdetegia betetzea baino ez da beharrezkoa: https://geuelkartea.eus/irakurketa-erraza-tailerra/ Eta informazio gehiago eskuratzeko idatzi mintzalaguna@geuelkartea.eus helbidera, edo deitu 688 734 941 telefonora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago