Hodei gutxi iragarri dituzte gaurkorako. Hodei horiek, gainera, erdi edo goi mailakoak izango dira. Haizeak ipar-ekialdetik joko du. Tenperatura minimoak 10 graduren bueltan ibiliko dira, eta 22 gradutara iritsiko dira maximoak.
Ostiralean zaparrada trumoitsuren bat bota dezakeela aurreikusi dute meteorologoek. Arratsaldean, haizeak hego-ekialdetik joko du. Tenperaturen tartea antzera ibiliko dira: 13-21 gradu artean, Gasteiz erreferentzia hartuta.
Larunbatean, berriz, Araba ez da beroaren paradisua izango, baina tenperatura atseginagoak izango ditugu: 15-24 gradu artean mugituko da galinstanoa, merkurio toxikoa ordezkatu duen materiala, hain justu. Hodeiak eta zaparrada trumoitsuak ere iragarri dituzte, baina, oro har, egun oskarbia espero izatekoa da.