EGURALDIA

Udazken 'ofiziala' iristear da

Erredakzioa 2021ko ira. 22a, 07:30

Gaueko bederatzietan hasiko da udazkena. ALEA

Gaurkorako ez da euririk espero, baina ipar haizeak giroa freskatuko du.

Gaueko bederatziak pasata hasiko da ofizialki udazkena, eta, antza, berari dagokion eguraldia ekarriko du. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira gaur, goizean goizeko behe lainoa altxatu eta gero. Ipar haizea mantenduko da egun osoan zehar, eta, Eguzkia agertzen denean bederen, zertxobait berotuko du. Gasteiz inguruan minimoak 9 graduren bueltan ibiliko badira ere, maximoak 20 gradutara irits daitezke.

Ostegunean, tenperaturen tartea antzera ibiliko da. Egun hauetan ohikoak diren lainoak espero dira biharko ere, eta zerua tarteka hodeitsu egongo dela iragarri du Euskalmetek.

Ostiralerako, zerua oso hodeitsu egongo dela iragarri dute, eta zaparrada trumoitsuren bat botatzeko arriskuaz ere ohartarazi dute. Ez da horrenbesteko hotza izango. Minimoak 14 gradutan aurreikusten dituzte, eta 22 graduko maximoak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago