EGURALDIA

Udazkena ate joka dabil, dagokion eguraldiarekin

Erredakzioa 2021ko ira. 21a, 07:54
Goizetako lainoak mantenduko dira ere. ALEA

Hodeiak eta euri arinak mantenduko dira astean zehar.

Zeruak hodeitsu jarraituko du gaur, eta noizbehinka euri txikiren bat egon daitekeela espero du Euskalmetek. Haizea ipar osagaikoa izango da, baina horrek ez du aparteko aldaketarik eragingo tenperaturetan. Minimoak 10 gradutan mantenduko dira, eta 17 gradutara baino ez dira iritsiko egunean zehar. 

Asteazkenean antzeko giroa mantenduko da. Zerua tarteka mantenduko dela iragarri dute, eta zaparradaren bat botatzeko arriskua egongo da. Iparraldetik joko du haizeak oraindik. Minimoak bi gradu jaitsiko dira. 

Ostegunean, goizez lanbroa espero da. Egun horretan ere zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta ipar haizea mantenduko da. Tenperaturek zertxobait gora egingo dute, giroa goxoago bihurtuta: 14-20 gradu artean. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide