Gaur zerua oso hodeitsu mantenduko da egun osoan, eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira. Trumoi ekaitzak izan daitezkeela ere ohartarazi du Euskalmetek. Hego-mendebalduko haizea ipar-mendebaldeko osagaia hartzen joango da eguna aurrera joan ahala. Giro goibelarekin batera, tenperaturak ere nabarmen jaitsiko dira: Gasteiz aldean, minimoa 10 gradutan mantenduko da, baina termometroak ez du 15 graduen langa gaindituko.
Bihar, hodeiak mantenduko dira, zaparrada txikiekin. Ipar osagaiko haize ahul-bizia mantenduko da egunean zehar, eta tenperaturak antzera ibiliko dira. Askoz jota, maximoak zertxobait igoko dira.
Asteazkenerako, hodeitsu mantenduko da eguna, batez ere egunaren lehen partean, euri txikiekin. Arratsaldean atertzera egingo duela uste dute. Tenperaturen tartea, bere horretan: 9-18 gradu artean.