EGURALDIA

Tenperaturak zertxobait jaitsiko dira asteburuan

Erredakzioa 2021eko irailaren 17a

Behin goizetako lanbroak desagertuta, zeru estali eta eguzkitsuak tartekatzen joango dira.

Lainoekin hasi da eguna. Arratsalde partean hodeiak nagusituko dira, eta zerua estalita geratuko da, beti ere, Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Zaparrada txikiren bat botatzeko aukera ere ikusten dute. Haize ahul-bizia ibiliko da, norabide aldakorrekoa, baina egunaren amaieran osagaitik finkatuko da. Tenperaturen tartea zabalduko da: 9-24 gradu Gasteizen. 

Larunbata hodeitsu esnatuko da, baina eguerdi partean hodeiak gutxituko dira. Euria egiteko probabilitateak goizean handiagoak izango dira. Haizeak jarraituko du iparraldetik jotzen, eta hori nabarituko da maximoetan: gehienez, termometroa 18 gradutara igoko da. 

Igandean, tenperaturak zertxobait jaitsiko dira, eta haizea norabide aldakorrekoak izango da oraindik; ohi bezala, arratsaldean ipar osagaia finkatzen joango da.  Tenperatura maximoak bere horretan mantenduko dira, eta minimoek pixka bat behera joko dute: 8 gradukoak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago