Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Felix Calvo argazkilariaren Hegaztiak, bizi-zantzuak erakusketa inauguratu du Salburuko interpretazio zentroan. Argazkilariak 1981etik Euskal Herriko hezeguneetan atera dituen irudiak ikus daitezke.
Urriko azken igandera arte egongo den erakusketa honetan, Irungo argazkilariak azken hamar urteetan egindako lana jasotzen da. Urte horietan gizakion begientzat iheskorrak diren "istant labur eta iheskor horiek" harrapatu ditu, argazkigintza-diziplina eta teknikei buruz eta espezien biologia eta etologiari buruz dituen ezagutzei esker. Egileak zehaztu duenez, "inguruneari lapurtutako istant horiek" erakusten dituen lan hau da azken emaitza. "Argia osagarri aparta da Atarian aurkezten ditudan hogei lanetako istant bakar eta paregabeak apaintzeko", adierazi du Felix Calvok.
Asteartetik igandera ikusi ahal izango da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Salburuko interpretazio zentroan. Halaber, Hegaztien Mundu Eguna dela eta, bisita gidatu bat antolatu du IGIK erakusketara. Urriaren 3an, igandea, izango da, arratsaldeko bostetatik aurrera, Atarian.