EGURALDIA

Zeru hodeitsuak geratzeko etorri dira

Erredakzioa 2021eko irailaren 16a

Tarteka, zerua goibel egongo da. ALEA

Ipar osagaiko haizea egongo da gaur, eta horrek tenperaturek zertxobait jaistea ekarriko du.

Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo mantenduko da goizean, eta zaparrada txikiak botatzeko arriskua izango da. Haizeak iparraldetik joko du, eta hori tenperatura minimoetan igarriko da: 12 gradukoak, hiriburuan. Maximoak 19 graduren bueltan egongo dira. 

Bihar, goizez lanbroak sortuko dira, eta hodei apur batzuk izango dira, Euskalmeten arabera. Arratsaldez zaparradaren bat izan daiteke. Haizea, Hego osagaikoa lehen partean, baina arratsaldean iparraldetik joko du. Tenperatura tartea zabalduko da: 10-24 graduren aldeko aldea. 

Larunbaterako ere, motel: zerua hodeitsu, eta, tarteka, oso hodeitsu. Euri pixka bat ere botako du. Haizeak zertxobait zakarragoa ibiliko da, ipar-mendebaldeko osagaiekin. Tenperatura minimoak bere horretan mantenduko dira, baina maximoek dezente jaitsiko dira: gehienez 18 gradu izango dira. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago