Kooperatibismoa, enplegua eta lan eredu berriak aztergai, 'Elkarrengandik ikasiz' solasaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko ira. 15a, 12:32

Bai Euskarari Elkarteak 'Elkarrengandik Ikasiz' solasaldiak antolatu ditu, Kutxa Fundazioak babestuta. Irailean, urrian eta azaroan, enpresekin lotutako hiru gairen inguruko hiru solasaldi zabalduko ditugu 'Elkarrengandik Ikasiz' atalean. Hiru lagun elkartu eta solasean jarri ditugu, kamera aurrean, bakoitzaren ikuspuntua azaldu, eztabaidatu eta elkarrengandik ikasteko asmoz.

Hauek izango dira solasaldi bakoitzeko gaiak eta parte-hartzaileak:

Kooperatibismoa atzo eta gaur

Balioak, hastapenetatik gaur arte ikasitakoa, egindako ibilbidea eta aurrera begirako erronkak.

  • Ander Etxeberria Otadui (Mondragon Korporazioa)

  • Naroa Elortza Gorrotxategi (Goiener-Olatukoop)

  • Aitor Bengoetxea Alkorta (Gezki)

Formazioa eta enplegu eskaintza euskal enpresa sarean

Nola egiten dugu? Zein eredu ezagutzen ditugu? Nola egin beharko genuke?

  • Antton Mendizabal Iturriza (Goizper Group)

  • Iban Uhalde (Alki)

  • Ainhitze Etxeberria Etxeberria (Orona Group)

COVID-19aren osteko lan eredu berria

Kontziliazioa, telelana, gaurko merkatuan bizirauteko/arrakastarako gakoak eta estrategia digitalaren garrantzia eta funtzionaltasuna.

  • Aitor Urzelai Inza (SPRI Taldea)

  • Iraitz Perez de Goldarazena Urkiola (Oreka IT)

  • Gorka Barruetabeña Iturriaga (Sorland)

Solasaldiak, osorik

Dagoeneko grabatu ditugu hiru solasaldiak eta irailaren 28an, urriaren 26an eta azaroaren 23an zabalduko ditugu osorik, 'Elkarrengandik Ikasiz' atalean.

Ez badituzu solasaldiak galdu nahi, harpidetu zaitez Bai Euskarari Elkartearen buletinera eta izango duzu gure berri.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago