Ostarteak ireki dira goizean, baina, Euskalmeten arabera, egoera ez da gehiegi luzatuko. Izan ere, egunaren bigarren parteak zaparradak espero dira zenbait puntutan. Haizeak ere gogortzera joko du arratsaldean. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira: 13-21 gradu artean.
Ostegunak kontrako norabidea hartuko du. Goizerako hodeiak iragarri ditu meteorologia zerbitzuak, eta baita euriteren bat, baina arratsaldean gutxituko direlakoan dago. Tenperaturetan, aldaketa askorik ez da espero.
Ostiralerako, berriz, goizean goiz lanbroa iragarri dute. Hodei askorik ez da izango goizean, baina, arratsaldean, gehiago agertuko dira. Aste osoan bezala, haizea hegoaldetik joko du goizez, eta iparraldetik egunak aurrera egin ahala. Minimoak Gasteizen 10 graduren bueltan ibiliko dira, eta 24 gradutan maximoak.