Arabako Ogasunaren diru-bilketa %18,7 hazi da abuztuan

Erredakzioa 2021ko ira. 15a, 08:00
Pandemiaren ondorioz, iazko ordainketa asko geroratu egin ziren. / ALEA

1.426,2 milioi eurokoa izan da Foru Ogasunaren abuztuko diru-bilketa metatua, aurreko urteko aldi beraren aldean %18,7 gehiago. Hortaz, enplegua eta jarduera ekonomikoa suspertzeko joera positiboari eutsi dio Arabak.

Aldundiak argitu duenez, aurreko hilabeteetan bezala, diru-bilketaren datu horiek ezin dira zuzenean aurreko urtekoekin alderatu, pandemiaren ondorioz ordainketak geroratu egin baitziren familien, autonomoen, autonomoen eta enpresen finantzaketa errazteko.

Nolanahi ere, abuztuan metatutako diru-bilketak azken hilabeteetako ildo beretik jarraitzen du; hau da, bizitzaren esparru guztietan normaltasuna pixkanaka berreskuratzen ari dela adierazten du, ekonomiaren susperraldia gero eta biziagoa baita. "Bide onean gaude aurtengo bilketaren helburuak betetzeko", adierazi du ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek, Ogasunaren abuztuko datuen aurkezpenean.

  • Zuzeneko zergak: 705,5 milioi euro (+%15,3). Hala ere, kontuan hartu behar da 2020an PFEZaren eta sozietateen gaineko zergaren kanpainetan izandako bilketa azarora eta irailera arte atzeratu zela, eta aurten dagoeneko kobratu dela sartu beharreko likidazioen zati bat.
  • PFEZa: 544,8 milioi euro (+%17,0). Autonomoen ordainketa zatikatuak eta jarduera ekonomikoko atxikipenak izan ezik, zerga hori osatzen duten kontzeptuek bilakaera positiboa erakutsi dute; horrek esan nahi du enplegua hoberantz doala Araban. Kuota diferentziala, hau da, PFEZaren aitorpenagatik itzuli eta ordaindu beharreko kuoten arteko aldea %64ko igoera izan du.
  • Sozietateen gaineko zerga: 118,5 milioi euro (%15,5). Sozietateen gaineko zergaren kuota diferentzialaren bilketa metatua 95,8 milioi eurokoa da, iaz baino %22 gehiago.
  • Zeharkako zergak: 612,6 milioi euro (+%21).
  • BEZa: 413,2 milioi euro (+%25,1). Datu horrek erakusten du ekonomiak bilakaera ona izan duela, kontuan hartuta une askotan iazko jarduera ekonomikoa ia geldituta edo motelduta egon zela.
  • Hidrokarburoak: 130,2 milioi euro (+%16,9).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide