EGURALDIA

Euria iritsi da, antza, aste osorako

Erredakzioa 2021ko ira. 14a, 09:28
Udazken giroa nagusitzen ari da. ALEA

Goizez, hegoaldeko haizeek tenperaturak mantenduko dituzte, arratsaldez iparraldetik joko badu ere.

Euria iritsi da, eta, pilatzen ari den orbelarekin batera, udazken kutsua geratzen ari da gurean. Gaur oso hodeitsu mantenduko dela iragarri du Euskalmetek. Ohi bezala, zaparrada trumoitsuak arratsalde partean bilduko dira. Haize bolada gogorren bat ere espero da. Tenperatura tartean 17-24 gradutan ibiliko da. 

Asteazkenean, zeru hodeitsua mantenduko da, zaparrada txikiekin. Hego haizeak tenperatura goxoak mantenduko ditu, baina arratsaldean iparraldetik joko du. Tenperaturak zertxobait jaitsiko dira. 

Ostegunean, berriz, antzeko giroa, zaparradekin lagunduta. Egunaren bigarren partean hodeiak gutxituko direlakoan dago meteorologia zerbitzua. Tenperaturek behera joko dute: Gasteizen, 13 gradutako minimoak eta 20 gradutako maximoak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide