EGURALDIA

Arratsaldean, zaparrada trumoitsuren bat

Erredakzioa 2021ko ira. 13a, 08:59
Astelehen goizeko ortzia, Zuian. ALEA

Astea fundamentu askorik gabe hasiko da: hodeiak nagusiko dira, Eguzkia tarteka-marteka ikusi ahal izango bada ere. Asteazkenerako euriak iragarri dituzte. 

Hodeitsu esnatu da eguna eta horrela jarraituko duela iragarri du Euskalmetek. Batez ere eguerdi partean Eguzkia ere ikusi liteke. Arratsaldean zaparrada zaparrada trumoitsuren bat botatzeko aukera aipatu du meteorologia zerbitzuak. Tenperaturetan aldaketa askorik ez da izango: Gasteizen kasuan, minimoak 17 graduren bueltan, eta 27 gradutako maximoak. 

Biharko iragarpenean aldaketa askorik ez da egongo. Tenperaturek zertxobait jaistea espero da, 15-23 tartean. Zeru hodeitsua eta zaparradaren bat arrats partean. 

Asteazkenerako euri arinak irits daitezke. Zerua oso hodeitsu egongo da, eta trumoi ekaitzak botatzeko arriskua izango da ere. Hego-mendebaldeko haizeak norabidea aldatuko du gau partean, iparraldetik botaka. Tenperaturen tartea 14-20 gradutan ibiliko dira. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide