Olarizuko erromeriarik ez, baina udalerriko mugarriak bisitatuko ditu udalbatzak

Erredakzioa 2021ko ira. 10a, 13:20
Bigarren urtez, irail honetan ere ez da ospatuko Olarizuko erromeria. / ALEA

Astelehenean, Olarizuko egunean, bederatzi kilometro baino gehiagoko ibilaldia egingo dute Gasteizko Udaleko ordezkari politikoek, udalerriko mugarriak bisitatzeko.

Duela bost mendetik hona urtero egin ohi denez, eta iaz bezala —hau da, prebentzio neurri sanitarioekin—, Gasteizko alkateak eta zinegotziek Erretana, Gamarra, Gamarragutxia, Dura, Artzubiaga, Betoñu, Zurbao, Elorriaga, Arkauti, Arkaia, Ilarratza, Jungitu eta Uribarri Arratzuko lurretan kokatutako 28 mugarriak ikuskatuko dituzte astelehenean, irailaren 13an.

Alkatea, basozain nagusi gisa, taldeburu izango da Gasteiz udalerriko mugak inguratuko dituen 9,4 kilometroko ibilbidean zehar.

Pandemia hasi zenetik azken bi urte hauek salbuespen izan badira ere, erromeria egin izan ohi dute gasteiztarrek egun horretan, nekazarien ohitura zaharrari jarraituz, udaren zikloa ixteko eta uzta-bilketagatik eskerrak emateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide