Gaur goizean zerua partez hodeitua mantenduko da, eta egunean zehar ugarituko dira hodeiak, zaparradako botatzeko arriskua handituz. Arratsaldearen amaieran atertzera egingo du. Norabide aldakorreko haize ahula espero da. Tenperaturak 12-21 gradu artean ibiliko dira, Gasteiz erreferentzia hartuta.
Larunbatean, goizez lanbroak egongo dira. Hodei gutxi izango dira, baina goi hodeiak izango direlakoan dago Euskalmet. Haizearen ezaugarriak bere horretan mantenduko dira, tarteka bizi joko duelarik. Arratsalde partean Eguzkia ikusiko da. Tenperatura maximo eta minimoen tartea zertxobait zabalduko da, 10-23 gradutan.
Iganderako, berriz, lanbroak altxatzean zerua hodeitsua mantenduko da, eta goizaldean zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Alabaina, arratsalde eguzkitsua aurreikusten da. Tenperatura minimoak 12 gradutan mantenduko dira, eta 26 graduko maximoak izango dira.