Beroa eta hezetasuna batzen direnean, sargoria sortu ohi da, eta hori izaten ari da sentsazio nagusia azken orduetan.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur goizeko lanbroak astean zehar errepikatuko dira. Zeru hodeitsu mantentzea espero da gaurkorako, arratsalde parteko zaparrada batzuekin. Tenperatura maximoak nahikoa jaistea espero dute. Gasteizen kasuan, 22 gradukoak izango dira gehienez.
Ostiralean, eurite txikiak eguerdi partean bilduko dira, baina eguzkia ere ikusiko da tarteka. Mendebaldeko haizea mantenduko da, egunaren azken partean iparretik joko duen arren. Minimoak 13 gradukoak izango dira, eta 20 graduko maximoak.
Larunbaterako, berriz, haizea zertxobait indartuko da, eta eguzkia zein hodeiak tartekatuko dira. Tenperaturen tartea zertxobait zabalduko da: 10 graduko minimoak eta 24 graduko maximoak.