Bizkai eta Gipuzkoan bezala, gaurkorako Arabako erdialdean abisu horia eman du Euskalmetek, baso sute arriskua dela eta. Tenperatura altuekin batera, hezetasun erlatibo baxua eta hego osagaiko haizea espero da gaur, eta horrek basoetan suteak pizteko aukerak biderkatzen du.
Gainerakoan, gaur zerua partez hodeitua izango dela aurreratu dute, oro har oskarbi mantenduko den arren, eta arratsalderako zaparrada trumoitsuren bat botatzeko aukera mahai gainean jarri dute. Tenperatura minimoak gutxi igoko direla erantsi dute, eta maximoetan aldaketarik ez dute espero. 22-29 gradu artean mantenduko dira.