Euriteak pasata, oskarbi abiatuko da astea

Erredakzioa 2021ko ira. 6a, 08:45
Egunsentia, Aramaiotik. JOSE LUIS MADINA @MADINAJL

Beroa iragarri dute egun hauetarako, baina, eguzkiaz gain, hodei batzuk ere tartekatuko dira, batez ere arratsaldez. Euskal Herriko kostalderako, abisu horia iragarri du Euskalmetek, tenperatura altuak direla eta. 

Joan den astean euri arrisku handiagatik ezarri zuen abisu horia Euskalmetek. Egun gutxian, baina, bestelako bidea hartu du egoerak. Izan ere, meteorologia erakundeak abisu horia eman du astelehen eta astearterako. Oraingoan, baina, Araba oharpen horretatik kanpo geratuko da: Bizkai eta Gipuzkoarako baino ez dute iragarri. Lurralde horietara joan nahi dutenek kontuan hartu beharko dute gaur eta bihar 31 eta 33 gradu arteko tenperatura maximoak espero direla, hurrenez hurren. Eguzkitako krema ez da soberan egongo zorroan. 

Gurean abisua ezarrita ez badago ere, tenperatura maximoak horren bueltan ibiliko dira: 30-31 gradu inguru, hain justu. Goiz hasierako lanbroak kenduta, gainerakoan zeru garbiak espero dira, goizean, arratsalderako erdi mailako eta goi hodeiak agertu badaitezke ere. Asteartea antzera ibiliko da. Bi egunetan Hego-ekialdeko haizea egongo da. Asteazkenean, berriz, giro eguzkitsua mantenduko da, baina tenperaturek zertxobait behera egingo dute. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide